XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atun gutxi sartu da uztailean Bermeoko kaian Bermeo.

Nahiz eta bonitoaren denboraldia oso aurreratua egon, ez da asko izan orain arte sartu dena Bermeoko kaiari dagokionez behintzat.

Uztailean bakarrik bostehun eta larogei mila kilo sartu baitira, hau da ihazko uztailean sartu zenaren hiru bat aldiz gutxiago.

Ihazko uztailean 1960000 kilo sartu ziren, kilo bakoitzeko 312 pezeta ordaindu zirelarik, eta aurten ordea 366 pezetatan ordaindu da kiloa.

Logikoa dirudi salneurriaren igoera hau askoz ere arrain gutxiago dagoela kontuan harturik.

Bermeoko kofradiako lehendakaria den Juan Ramón Bustinduik aditzera eman duenez kostera honen ondorio eskasak baditu zenbait arrazoi, garrantzitsuenetariko bat hasieran atzerapena hau izan daitekeelarik.

Atzerapen hau, ihazkoarekin konparatuz bederatzi egunetakoa izan da.

Honetaz aparte, eta Bustinduik dioenez, bonitoa ez da aurten ondo finkatu ur hauetan, eta ikusi egin beharko da hurrengo mareetan zer gertatzen den.

Aurtengo kanpainan harrapaketa haundienak lebazaleek egin dituzte, kurrikan izeneko sistemaren bitartez, itsasuntzi haundiek ordea ez dute gauza haundirik hartu.

Dena den Bustinduik ez du prebisio haundirik egin nahi, ezin baita ziurtatu zer gertatuko den falta diren hilabetetan.

Orain arte dio kofradiako lehendakariak kostera dezente gaizki dihoala esan dezaket.